CATY FREEMAN

Catherine Astrid Salome Freeman, 1973ko otsailaren 16an Mackay-n jaioa, Queensland, australiar lehen biztanleen etniako atleta bat izan zen, abiadurazko frogetan ezin hobea eta 400 metro lauetan olinpiar txapelduna...

Bartzelona 1992ko Joko Olinpikoetan parte hartu zuen, lehen biztanleen etniakoen aurrena izan dugularik Joko batzuetan parte hartzean.

Munduko onenetakoa bihurtuz gero, Atlantako 1996ko Joko Olinpikoetan zilarrezko domina irabazi zuen 400 metro lauetan, Marie-Jose Perec frantziarraren atzean. Lasterketa honetan egin zuen bere bizitza osoko markari konena 48,63 denborarekin, nahiz eta bigarren geratu behar izan.

Hurrengo urteetan egiazko nagusia izan zen froga honetan. Urrea irabaz izuen Atenaseko 1997 eta Sevilla 1999 finaletan.

Haren karrerako unerik garrantzitsuena Sidney 2000 Joko Olinpikoetan iritsi zen, bere herrialdean egindakoetan alegia. Inaugurazioko zeremonian zuzi olinpiarraren azken eramailea eta estadioko su-ontzia pizteko arduraduna izan zen.

Irailaren 25ean izan zen 400 metroko finalean ez zen gaizki geratu bere herrikideen aurrean eta urrzko domina irabazi zuen 49,11 marka bikain batekin, munduko onena urte horretan, eta Lorraine Graham jamaikarrari (49,58) ea segundo erdiko abantaila hartuz, brontzezkoa, ustekabean, Katherine Merry (49,72) lortu zuen bitartean.

Jokoez geroztik nazioko heroina bihurtu zen eta, praktikoan, alde batera utzi zuen atletismoa. Cathy Freeman, garaipen atletikoez gain, australiar bertako herritarren ikono bat da. Zenbait lasterketetan, frogaren bat irabaziz gero, bertakoen banderaz inguraturik paseatzen zen.