Aquí podrás encontrar una selección de largometrajes en los que las mujeres son las protagonistas: por su fuerza, su valentía, su obstinación, o su originalidad.

Algunas adelantándose a su tiempo y otras rebelándose contra él, se han convertido en ya en leyendas de cine ...

 

AGUA

Zuzendaritza: Deepa Mehta
Herrialdea: India
Urtea: 2005
Iraupena: 120 min.
Interpretariak: Seema Biswas, Lisa Ray, John Abraham, Sarala.

 

LABURPENA

Historia gertatzen da 1938an, India kolonialean, Mahatma Gandhi buru izanik askatasunerako mugimendu bizian zenean. Hinduar sinesteen arabera, emakume bat ezkontzen denean, gizonaren erdian bihurtzen da. Beraz, gizona hiltzen denean, emaztearen erdia hil dela uste da. Liburu sakratuek diote emazte alargun batek hiru aukera dituela: bere senarraren anairik gaztearenarekin ezkondu, bere senarrarekin erre egin edo ukapen osoko bizitza eraman. Ezkontza bat ospatzen da, hileta bat izan zitekeena: Chuyia (Sarala) ezkontzen dute hilzorian dagoen eta gau horretan bertan hiltzen den agure batekin. Gizonaren gorpua erre egiten da ibai sakratu baten bazterrean eta Chuyia prestatzen ari da berarentzat hautatu duten bizimodurako. Burua moztu zaio eta alargunentzat ashram batean sartu dute, bizitza osoa bertan igaro beharko duelarik, hildakoaren oroitzapenera sagaratua den aldare bizidun bihurturik. Baina ashram hori, Madhumati (Manorma) izeneko xurrutarri erraldoi antzeko batek gobernatua dena, espetxeratuen bizitza kontrolatzen duen engainu bat baino ez da. Bertako txuloak ganja (marihuana) ekartzen dio, atseginez erretzen duena eta hark entregatu egiten dizkio alargunik gazteenak prostituzioan jarduteko, harik eta erakarpena galdu eta irabazirik sorrarazten ez duten arte. Ura uneoro ageri da filmean, ez bakarrik metafora modura, baita lanabes modura ere. Ibaiaren bazterrean, Kalyanik (Lisa Ray), Narayan (John Abraham) ezagutzen du, Gandhi jarraitzen duen gazte idealista bat, Indian gizatalde gorenekoa zen brahman izenekoaren semea. Zuzenbidea ikasi du, gogoko du oso Gandhi askatzaileak aldarrikaturiko gizarte iraultza eta ezin prestuago dago mendetako tradizio batek inposatu dituen mugak ezeztatzeko. Chuyia arituz gero mezulari modura loratzen hasia da ezinezkoa dirudien harremana.

More Articles...

  1. Ágora